Aupa:

Zure ekimenaren berri izan dut zabaldu.com webgunearen bitartez eta argiketa batzuk egitea gustatuko litzaidake. Naiz eta nik filologiarik ikasi ez dudan, kode aldaketei buruz dudan eritzia oso positiboa da eta zuk burutu nahi duzun tesian hizkuntzen arteko kontaktua, trukaketa, maileguak eta abar zaieztezinak ez ezin, oso onuragarriak direla kontutan izan behar duzulakoan nago. Bestela, hitzkuntza guztietan gertatzen den fenomeno linguistiko honen arrazoien ikuspegi okerra erakutsi bait dezakezu. ("TambiƩn me da un poco de pena el introducir castellano al hablar euskera")

Inkesta hau egin aurretik hobeto informatu beharko zinela uste dut, gero batuko dituzun datuek nahi zenuen baliorik ez dutela aurkitu bait dezakezu eta lan erdia alperrikakoa bihurtu bait daiteke. Kode aldaketen arrazoiak aztertzeko, idatzita dauden liburu dexente dauzkazu (gehienak ingelesez), batzuk orokorrean elebitasunari buruz hitz egiten dutenak eta beste batzuk kode aldaketetak bakarrik aztertzen dituztenak. Edozein kasutan, kaleko jendeari ezer galdetu aurretik, filologoek eta zu bezalako antropologoek zer esan duten eta esaten ari diren jakin behar duzula uste dut. Eta gero, zure analisien helburua finkatu ondoren, behar izanez gero, datuak jasotzeko metodoak erabili, zure usteak argudiatu eta egiaztatzeko. Bestela, (eta parkatu nire esjakintasuna eta atrebentzia), alderantzizko bidea eginez, txapuza bat egiteko arriskua izango duzu.

Aste pare bat barru (10etik 16ra), filologoa den lagun finlandiar bat datorkit bisitan etxera (euskara, gaztelania eta beste hainbat hizkuntza dakizki) eta bere tesia gai horri buruz egiten ari da. Bera filologoa denez, azterketa nahiko teknikoa egiten ibiliko dela uste dut, baina hala ere kode aldaketen arrazoien ikuspegi nahiko landua izango duela ziur nago. Nahi bazenu, Bilbo inguruan berarekin gera gintezke bere azterketa oso aurreratua daukala uste bait dut (hilabeteak darama dokumentatzen eta euskaldun askoren elkarrizketak grabatu eta transkripzioak egin ditu) eta zuretzat oso lagungarria izan daiteke. Hori uste dut nik behintzat... Nahi izanez gero, orrialde honetan edo wikiko beste lekuren batetan zurekin nola kontaktatu esan besterik ez daukazu.

Txopi.

changed October 1, 2007 delete history edit