("erantzuna" mezuaren jarraipena).

Kaixo berriz,

Lehen bi kontu pasa zaizkit:

  • Euskaldunzahar edo euskaldunberri...

Beno, nire ustez banaketa hori gaur egun ez da hain argia, baina tira... Ni euskaldunzaharra nintzateke, nahiz eta etxean batez ere gaztelaniaz egin dudan...

Gaur egun ikastetxeetan ikasten dute euskara haur eta gazte askok. Ez dute etxean ikasten eta ez dira euskaldunberriak. Beraz, niretzat euskaldunberri vs. euskaldunzahar banaketa hori gaur egun desfastatuta dago.

  • Bestetik komentarioren bat irakurri dut beste mezu batean, esanez euskaraz "kaixo", "gero arte" eta horrelakoak ez dituela esaten; euskaraz ez dakienez ez duela ezertxo ere esaten...

Nik, euskaldun bezala, ez dut gustuko joabide hori (areago, jokabide horrek haserretzen nau). Euskal Herrian bizi eta euskarazko hitz bakar bat ere esateko ahalegina egiten ez duten horiek...

Orain bai, agur!

changed October 1, 2007 delete history edit