Kaixo,

Lehenik zure galdera oso orokorra iruditzen zait. Gehiago zehaztu beharko zenuke: Zer ari zara, euskaldunei ala erdaldunei buruz? Zein testuingurutan? Etab...

  • Zure galderari erantzuna:

Nahikoa ohikoa da zuk diozun hori (jendeak lehen hitza euskaraz esatea, eta ondoren gaztelaniaz edo frantsesez jarraitzea). Nik, printzipioz, ez du gaizki hartzen; kontrakoa baizik. Hau da, euskara egoera minorizatua bizi duen hizkuntza da: ezin dugu edonon euskaraz egin, testuinguru jakin batzuetan bakarrik (askotan, ohitura ere hor dago). Beraz, askotan lehen hitza euskaraz egitea ("Kaixo" esanez, adibidez) euskararekiko atxikimendua erakustea da, nahiz eta gero erdaraz jarraitu behar duzun.

Nik bi egoera, gutxienez, bereiziko nituzke. Batetik, euskaldunok (euskaraz dakigunok) eremu erdaldunetan horrela jarduten dugu. Euskaraz lehen hitza esatea, bestea euskalduna bada euskaraz aritzeko lehen pausua izan liteke. Beraz, jokabide horrek euskararekiko atxikimendua erakusten du.

Bestetik, erdaldun batzuek berdin egiten dute. Nahiz eta euskararik jakin ez, euskaraz esaten dute lehen hitza, euskararekiko errespetua erakutsiz-edo.

Nire ustez, baina, zuk diozuna euskaldunen jokabidea da nagusiki.

  • Datu pertsonalak:

25 urte. Orereta (edota Errenteria gisa ezagutzen den herria; Gipuzkoa). Mutila.

Ea zerbaiterako balio dizun nire iritzi honek... Ondo izan.

changed October 1, 2007 delete history edit